viernes, 29 de octubre de 2010

Teknologia berrikuntza: berriemaile birtuala

Teknologia berriek lan gabe utziko al gaituzte? Industrializazio garaitik makinak gero eta gehiago ordezkatzen joan dira gizakien lanak, eta makinen inguruko postu berriak sortzen ziren aldi berean. Gaurko teknologiak gure lanak ze neurritararte ordezka ditzazkete? Jada, kazetari birtualak daude telebistan, Ananova. Bai, bera da sortu den lehenengo kazetari birtuala, albisteen lehenengo aurkezle birtuala. Mota honetako sorkuntzak.

Teknologia berrikuntza: youtube 3D

Teknologia berrikuntzek ez dute inoiz lo egiten, guztia asmatuta dagoela pentsatu arren, momentu oro berrikuntzak daude txoko txikienetan ere. Oraingo honetan, youtubek sortutako erreforma daukagu albiste. Jada bideoak 3D ikusteko aukera dago!!

sábado, 23 de octubre de 2010

Sare sozialak, moda hutsa?

Jada Internet gabeko bizitza imajinatzea ezinezkoa iruditzen zaigu; Internet gabe eta horrek bere baitan eramaten duena beharrezkoa egiten zaigu, besteak beste sare sozialak. Behin ezagututa ezin dugu gure bizitzatik at jarri, gure burua isolatzea bezala izango litzatekeelako, gizartetik baztertzea.
Ondo argitzen du honako bideo honetan: “Las redes sociales no son una moda, es un cambio fundamental en la forma de comunicarnos”.
Erreproduzitu eta atera zeure ondorio pertsonalak!


jueves, 21 de octubre de 2010

Chavez + Twitter = arrakasta




Hugo Chavez perfil oso arrakastatsua dauka TWITTER sare sozialean!!! Venezu3elako presidenteak notizia egiten du Twitterren erabiltzailea izateagatik. Ginera ez da erabiltzaile soila, ez; arrakasta izugarri handia dauka egunero iruzkin ugari jasotzen dituelarik.
Iruzkin onak ez ezik, bere gobernuaren kontra daudenen kritikak ere jasotzen dira bere perfilean

Hugo Chavez Vs Stephen Sackur (BBC Hard Talk)

Hona hemen BBC-k Hugo Chaveceri (Venezuelako presidenteari) egindako entrebista bat, entrebista oso bihurria, tentsioz josita. Kazertari ‘ausartak’ gai delikatu asko jorratzen ditu. Kazetariaren ustez Hugo Chavecen gobernuak dituen hutsak azaleratzen dizkio presidenteari berari, tentsio momentu sakonak eratuz. Lehen planoek asko laguntzen dute tentsio hori eratzen eta mantentzen.
Horra hor elkarrizketa osoa.







viernes, 15 de octubre de 2010

Tony Blair eta istiluak

Irailaren 4an Toni Blairrek bere liburuaren sinaketa izan zuen Dublinen. Ez zuen espero egin zioten arrera: espero gabekoa eta halakorik ulertzeko ezgai izango zen beharbada beharbada.
Gertaera honen aurrean hedabideen aniztasuna antzeman genezake, notizia azaltzerako unean. Horra hor bi bideo, gai berdinari fokatze desberdina ematen diote batak eta besteak. Arreta jarri zelan lehenengo bideoan, gertaera modu “light”ago batean erakusten duten. Aldiz bigarrenean gertatutako biolentzia agerian usten.






viernes, 8 de octubre de 2010

Internetek jango gaitu?

Teknologiak etorkizunean izango duen eragina planteatzen du, tonu katastrofikoan. Internetek, gizakion bereizketa humanoenekin bukatuko duela dio. "2027an memoria, sentimenduak, esperientziak konpartitu ahal izango dituzte". Planteamendu kuriosoa:

miércoles, 6 de octubre de 2010

Ssangyong Korando

Humore kutsuz beteriko spot honekin estreinatuko dut blog-a. Kotxe marka baten (Ssangyong Korando) iragarkia daukagu honako hau. Iragarkia izateko luze samarra da, baina barruan daraman komeriak iragarki bezala arrakastatsua izatea uzten du. Ikusi eta markaren izena buruan grabatuta gelditzen da, emakumearen txotxolokeriagatik bada ere!