martes, 28 de diciembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere

Albistearen egiturari erreparatuz, honakoa teleberri bat litzateke, baina pertsona bakarrekoa. Aurkezleak berriemaileekin kontaktatzen du eta gertaeraren inguruan egondako lekukoen hitzak ere jasotzen dituzte, baita adituen deklarazioak ere. Albistegi honetan kontu bitxia iruditu zait, berriemaileak erabiltzen duen hiztegia eta zenbait hitz, besteak beste, ‘fucking’ edo ‘bullshi’.
Baliabideei dagokienez, rotuloak erabiltzen dituzte, eta imaginak modu dinamikoan plazaratzen dira, ikuslea erakartzeko paregabea.

“Radio y TV: ni siquiera una fuente por pieza”, artikuluaren laburpena

Testu hau Madrileko Camino José Cela Univertsitateak egindako ikerketa baten oinarritzen da. Ikerketa honetan irrati eta Telebistan informazio iturrien erabilera eskasa aztertzen da: informazio unitate bakoitzak iturrien 0,71 du, ezta iturri oso bat ere! Honekin argi ikusten da informazioa kontrastatzeko aukera guztiz galdu egiten dela baita informazioaren fidagarritasuna ere. Dena den informazio hori fidagarritzat artzen da medioetan. Telebistan adibidez, konbokatutako prentsaurrekoa dituzte informazio iturri bezala. Erosoenak direla ikus-entzunezko materiala izateko.
Guzti honek ekartzen du, hedabideak informazio agentzien pean egotea eta haiek eskaintzen dutena erabiltzea kontrasterik gabe. Ondorioz, iturrien eskasia horrek hedabideekiko kontrol handia suposatzen du. 

lunes, 27 de diciembre de 2010

Telebista publikoen hipokrisiaz

Testu hau www.palazio.org webgunean aurkitutakoa da, webgune horretako egileak berak idatzia. Oso interesgarria iruditu zaidan heinean , hemen txertatzen dut. 

"Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago."

miércoles, 22 de diciembre de 2010

II.ATAZA: Erenozargo Gaztelua

Hona hemen II. Ataza osatuko lukeen ariketa, gazteluaren bideolana.

Ereño, bizkaiko herri bat da, non urdaibai erreserbaren baitan kokatzen da. Bertako, Ereñozar mendian egon zen gazteluaren berri emateko gauzatu den dokumentaltxo bat dugu honako hau. Nafarroako Erreinuak zituen hainbat gazteluetariko bat izan zen berau.

Hemendik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, informazio guztia lortu ahal izateko erabili izan ditugun iturri guztiei.

domingo, 19 de diciembre de 2010

Iragarki dibertigarria

Egizue klik honako link honetan eta disfruta ezazue iragarki bitxi eta dibertigarri honetaz. 
Ehiztariak borratzen duen hitz horretan zuk edozer jarri eta hartzak eta ehiztariak antzeztuko dute. Proba ezazue!!

 
http://www.youtube.com/user/tippexperience?v=4ba1BqJ4S2M&feature=pyv&ad=5903516622&kw=fisica%20o%20quimica

sábado, 18 de diciembre de 2010

jueves, 16 de diciembre de 2010

Youtube, prosumer edo profesionalentzat?

Hona hemen youtuben gehieni kusitako bideoen listako link-a:

http://www.readwriteweb.com/archives/top_10_youtube_videos_of_all_time.php

Hamarretik hiru besterik ez dira etxean egindako bideoak, hortaz kasu horretan esan genezake youtube gehien bat profesionalentzako lekua dela. Dena den kontuan hartzeko a da, lista honetan 3. postuan dagoen bideoa ez dela profesionala eta beraz, badagoela youtuben leku handi bat mota honetako bideoentzat.
Beraz galderari erantzutea saila egiten zaigu, izan ere, bideo ez profesional batzuk ikaragarrizko audientzia daukate eta horrek gogoetara eramaten gaitu. Gainera, argi dago profesionalek youtuben lekua eginda dutela, beste edozein lekutan bezala, haientzako erresagoa baita leku bat izatea edonon. Bestalde, profesionalak ez direnentzat, aukera paregabea da edozer ezagutzera emateko. Laburbilduz, prosumerrek ere youtuben haien lekua behar dutela uste dut.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Chroma Key Tutoriala

Cyberlink Power Director programaren bidez, chroma efektua zelan egiten den azaltzen duen bideo tutoriala eskaini digu oraingo honetan Gorka Palaziok.
Bideoaren iraupena: 09:40

jueves, 2 de diciembre de 2010

Publizitatea biluzten, "Toda la verdad sobre la publicidad"

Hona hemen kontsumo zuzendaritzak egindako bideo bat. Bideo honek publizitatea biluzik erakusten digu, hau da, publizitatearen barruan dauden trikimailu asko erakusten dizkigu. Izan ere, gaurko teknologiak gero eta truko gehiago egitea ahalbidetzen digu. Bideoan gogoetara eramaten gaituen puntu asko ukitzen ditu. Batetik , publizitatea artea al da? Galdera ori planteatzea egiten digu. Izan ere askotan esan ohi den bezala, Publizitatea jendearengan eragina izatea bilatzen duen artea da eta Publizitatea jendeari gauzak behar dituela esaten dion artea da.
Bestalde kontsumitzaileok jakin dakigu publizitateak gugan eragina duela. Eta bideo honek ez du alde ori aparte usten, izan ere, gure bizitzan publizitateak zenbaterako presentzia izan dezakeen erakusten digu.

Bideoko baliabideei dagokienez, hasieran kromarekin jolasten dute. Bestalde, off ahotsa erabiltzen dute azalpenak aurrera eramateko, baita rotuloak ere. Puntu dibertigarria mantentzen du bideo honek ere jendea erakarri nahi duelako, publizitateak bezala hain zuzen ere.


domingo, 28 de noviembre de 2010

Erreportaia luzea: Berria Egunkaria

Erreportaia labur bat aztertu ondoren, gaurkoan erreportaia luze batekin nator. Honako hau, Egunkaria prentsa hedabidearen ingurukoa da. Euskarazko egunkari honek Andoainen zuen egoísta eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. 2003.urtean Audientzia Nazionalak Egunkariaren itxiera agindu zuen, E.T.A talde terroristarekin kolaboratze zuelakoan. Erreportaia honetan itxiera horrek Euskal herritarrengan izan zuen eragina plazaratzen da: mina, tristura, sorpresa, erasoa. Itxieratik denbora batera, Egunkariaren ordez, Berria argitaratzen hasi zen, gaur egun arte. 2010. urtean Egunkariaren absoluzioa eman da, egotzitakoa frogatzeko frogen faltagatik.
Esan bezala honako erreportaia luzea da, ordubete inguruko iraupena dauka. Hala ere, erreportaia laburrak erabiltzen dituen baliabideak baino gehiago ez daude. Gehien ageri direnak adituen edo pertsonai ezagunen iritziak dira eta horrek dinamismo asko ematen dio. Gainera honek ikus-entzulearen arreta harrapatzea lortzen duela uste dut. Bestalde erreportaia aberasten du Berria egunkariko erredakzio barruko batzarrak eta lan egiteko era azaltzea, bulegoetan grabatutako irudiez batera. Izan ere, barruko dinamika oso ondo islatzen da eta funtzionamendua ulertzeko aukera ona da.


sábado, 27 de noviembre de 2010

Erreportaia laburra: FP-ak, gero eta arrakastatsuagoak

Hona hemen erreportaia labur bat, FP-en inguruan hitz egiten duena, unibertsitatera ikasle batzuk bigarren aukera bezala daukate aukera, lana aurkitzeko unibertsitatea baino baliagarriagoa delarik.

Esan bezala erreportaia laburra da, 2 minutu eta 36 segundokoa, eta besteak beste honako baliabideak erabiltzen ditu: Edukiei lotutako irudiak lekukoen deklarazioak, adituen deklarazioak eta norberaren inkestaren datuak.


Linux, software librea

Oraingoan ‘erreboluzio digital’ bezala deskribatzen den ordenagailurako software batekin nator: LINUX. Ordenagailuetarako Beste software batzuen aurkari nagusi eta oso indartsua bihurtu da, izan ere, software-a ordenagailu batetik bestera dohainik pasa daiteke. Chilen sofware-rik popularrena da, eta horren harira dator hurrengo bideoa. Chilen Linux-en inguruan egindako erreportaje bat usten dizuet, honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi izatekotan.


miércoles, 10 de noviembre de 2010

SEASONS

Askotan gertatzen zaigu, bideo baten edukia interesatu ez eta alde batera uztea, jaramonik egin gabe. Baina ikus-entzunezko produktu bat edukia kontuan izan gabe interesatzen zaigunean, bere egiturari, teknikari erreparatuz interesatzen zaigunean, horra hor artelan bat, edukia zein den kontuan izan gabe berdin-berdin ikusle baten arreta deitzen duena. Askori bideo honekin horixe bera gertatu ahal izango zaizue. Ikus-entzunezko lan bezala, gaia alde batera utziz, paregabea da.

Dokumentalean grabatzeko modua oso aipagarria da. Kontu handiz egindako bideoa da, detaile txikienak sainduz eta horra hor emaitza ezin hobea. Kalitatea oso hona de, eta zehetasun ugari erakusteko aukera ematen du: lurretik ateratako hautsa, hartxintxarra eta abar. Oso dinamikoa eta azkarra da eta horretarako hainbat plano erabiltzen ditu. Batetik plano orokorrak giroan kokatzen gaitu eta kasu honetan, bizikletek egiten duten ibilbidean murgiltzen gara. Travelling-ak ere antzeman ditzakegu, are gehiago murgiltzen gaituztenak. Bestalde zehetasun planoek eta plano subjektiboek, bertara hurbiltzen gaituzte giroan sartuz. Komentatzekoa da baita ere, batzuetan bi kamara erabiltzen dituztela, honen helburua delarik, lekuaren perspektiba osoa ikusleari eskaintzea. Grabazio mota aztertzen bukatzeko, aipatzekoa da baita ere, kamara geldoaren erabilera. Hau erabiltzen da bideoko bizikletalariek truku edo/eta trikimailu bereziak airean egiten dituztenean, eta modu honetan, kamara geldoan erakutsita, mugimendua gehiago balioetsi dezakegu, benetan harrigarri dela ikusiz.

Hemen usten dizuen aipatutako SEASONS dokumentalaren trailerra. Paregabea! Disfruta esazue!

sábado, 6 de noviembre de 2010

HOLOGRAMA



Zur eta lur utzi zaitu bideoak ezta? Eta ziur zeure buruari galdetu diozula Noraino helduko da teknologia? ’ Ba hona hemen beste berrikuntza bat: HOLOGRAMA. Telebistan holograma sartzen den lehenengo aldia de bideokoa. CNN-an kazetaria birtualki platoan dago,bertan egongo balitz bezala agertzen da. Bertan dagoela dirudi, baina imajina bat besterik ez da, holograma bat hain zuzen ere.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran, kazetari bat baino gehiago

Mikel Aiestaran berri emaile berezia da eta EHU/UPV-an Egon zen hitzaldi bat ematen. Kazetari honek freelance bezala lan egiten du, bere kabuz, independenteki, eta handik eta hemendik kontratatzen dute. Sari bat jaso zuen 2009.urtean errekonozimendu gisa, berri emaile berezi bezala egiten duen lan paregabeagatik.
Hitzaldian bere lana zertan datzan azaldu zuen. Berak gerra edo kazetaritza gatazka egiten duela zehaztu zuen. Gerra egon n den herrialde batera gerra ez dagoenean baita joaten da, dokumentatzeko eta abar. “Kanpoan lan egitea” gustuko duela eta “eroso sentitzen” dela baieztatu zuen gure kazetariak. Are gehiago, ofizina baten geldirik lan egitea ez zaiola gustatzen esan zuen.

Bere buruaz eta bere lanaz gain beste zerbait aipatu zuen, oso garrantzitsua eta interesgarria. Izan ere berri emaile baten lana zertan datzan argi izan dezakegu baina, zer material behar dira gerra edo gatazka dagoen herrialde batera kazetari giza joaterakoan?
Hasteko Aiestaranek dioenez, bertara heltzerakoan berarentzako erosoena da bere burua kazetari gisa presentatzea, gauzak filmatu edo argazkiak ateratzeko zailtasun gehiegi ez izateko. Materialari dagokionez ordenagailuez eta kameraz gain ezinbestekoa da albisteak bidaltzeko material egokia eta ona eramatea; sateliteak, antena txikiak, telefono satelitea. Bestalde kontuan izanda bidaian batetik bestera ibiliko zarela, komenigarria da maleta erosoa eramatea. Gainera agenda on bat eta itzultzaile sare bat izatea halabeharrezkoa da!

Zer da plano bat? Nola grabatu?

Ikus-entzunezko komunikazioan jarduten duen jende ororentzat, PLANOA ondo menderatu behar den kontzeptua da. Ondorengo bideoetan Gorka Palaziok EHU/UPV-ko irakasleak, plano bat zer den eta Nola grabatu azaltzen digu. Xehetasun planoan espezifikoki murgilduko da baita ere, azalpen sinple eta ulerterraz bat emanez.




miércoles, 3 de noviembre de 2010

Blue eyes

Blue eyes, Great Productions taldeak egindako laburmetraia Ikus-entzunezko komunikazioaren lizentziaturako lehenengo kurtsoan egindakoa, raccord-a lantzea zen ariketaren helburu nagusia. Hau da nire taldearen lana. Gozatu.

EHU/UPV-ko Spot-a

Hemen usten dizuet Ikus-entzunezko lizentziaturako lehenengo kurtsoan, ‘Ikus-entzunezko bitarteko teknologia’ ikasgairako egin genuen spot-a. Disfruta ezazue.

viernes, 29 de octubre de 2010

Teknologia berrikuntza: berriemaile birtuala

Teknologia berriek lan gabe utziko al gaituzte? Industrializazio garaitik makinak gero eta gehiago ordezkatzen joan dira gizakien lanak, eta makinen inguruko postu berriak sortzen ziren aldi berean. Gaurko teknologiak gure lanak ze neurritararte ordezka ditzazkete? Jada, kazetari birtualak daude telebistan, Ananova. Bai, bera da sortu den lehenengo kazetari birtuala, albisteen lehenengo aurkezle birtuala. Mota honetako sorkuntzak.

Teknologia berrikuntza: youtube 3D

Teknologia berrikuntzek ez dute inoiz lo egiten, guztia asmatuta dagoela pentsatu arren, momentu oro berrikuntzak daude txoko txikienetan ere. Oraingo honetan, youtubek sortutako erreforma daukagu albiste. Jada bideoak 3D ikusteko aukera dago!!

sábado, 23 de octubre de 2010

Sare sozialak, moda hutsa?

Jada Internet gabeko bizitza imajinatzea ezinezkoa iruditzen zaigu; Internet gabe eta horrek bere baitan eramaten duena beharrezkoa egiten zaigu, besteak beste sare sozialak. Behin ezagututa ezin dugu gure bizitzatik at jarri, gure burua isolatzea bezala izango litzatekeelako, gizartetik baztertzea.
Ondo argitzen du honako bideo honetan: “Las redes sociales no son una moda, es un cambio fundamental en la forma de comunicarnos”.
Erreproduzitu eta atera zeure ondorio pertsonalak!


jueves, 21 de octubre de 2010

Chavez + Twitter = arrakasta




Hugo Chavez perfil oso arrakastatsua dauka TWITTER sare sozialean!!! Venezu3elako presidenteak notizia egiten du Twitterren erabiltzailea izateagatik. Ginera ez da erabiltzaile soila, ez; arrakasta izugarri handia dauka egunero iruzkin ugari jasotzen dituelarik.
Iruzkin onak ez ezik, bere gobernuaren kontra daudenen kritikak ere jasotzen dira bere perfilean

Hugo Chavez Vs Stephen Sackur (BBC Hard Talk)

Hona hemen BBC-k Hugo Chaveceri (Venezuelako presidenteari) egindako entrebista bat, entrebista oso bihurria, tentsioz josita. Kazertari ‘ausartak’ gai delikatu asko jorratzen ditu. Kazetariaren ustez Hugo Chavecen gobernuak dituen hutsak azaleratzen dizkio presidenteari berari, tentsio momentu sakonak eratuz. Lehen planoek asko laguntzen dute tentsio hori eratzen eta mantentzen.
Horra hor elkarrizketa osoa.







viernes, 15 de octubre de 2010

Tony Blair eta istiluak

Irailaren 4an Toni Blairrek bere liburuaren sinaketa izan zuen Dublinen. Ez zuen espero egin zioten arrera: espero gabekoa eta halakorik ulertzeko ezgai izango zen beharbada beharbada.
Gertaera honen aurrean hedabideen aniztasuna antzeman genezake, notizia azaltzerako unean. Horra hor bi bideo, gai berdinari fokatze desberdina ematen diote batak eta besteak. Arreta jarri zelan lehenengo bideoan, gertaera modu “light”ago batean erakusten duten. Aldiz bigarrenean gertatutako biolentzia agerian usten.






viernes, 8 de octubre de 2010

Internetek jango gaitu?

Teknologiak etorkizunean izango duen eragina planteatzen du, tonu katastrofikoan. Internetek, gizakion bereizketa humanoenekin bukatuko duela dio. "2027an memoria, sentimenduak, esperientziak konpartitu ahal izango dituzte". Planteamendu kuriosoa:

miércoles, 6 de octubre de 2010

Ssangyong Korando

Humore kutsuz beteriko spot honekin estreinatuko dut blog-a. Kotxe marka baten (Ssangyong Korando) iragarkia daukagu honako hau. Iragarkia izateko luze samarra da, baina barruan daraman komeriak iragarki bezala arrakastatsua izatea uzten du. Ikusi eta markaren izena buruan grabatuta gelditzen da, emakumearen txotxolokeriagatik bada ere!