jueves, 2 de diciembre de 2010

Publizitatea biluzten, "Toda la verdad sobre la publicidad"

Hona hemen kontsumo zuzendaritzak egindako bideo bat. Bideo honek publizitatea biluzik erakusten digu, hau da, publizitatearen barruan dauden trikimailu asko erakusten dizkigu. Izan ere, gaurko teknologiak gero eta truko gehiago egitea ahalbidetzen digu. Bideoan gogoetara eramaten gaituen puntu asko ukitzen ditu. Batetik , publizitatea artea al da? Galdera ori planteatzea egiten digu. Izan ere askotan esan ohi den bezala, Publizitatea jendearengan eragina izatea bilatzen duen artea da eta Publizitatea jendeari gauzak behar dituela esaten dion artea da.
Bestalde kontsumitzaileok jakin dakigu publizitateak gugan eragina duela. Eta bideo honek ez du alde ori aparte usten, izan ere, gure bizitzan publizitateak zenbaterako presentzia izan dezakeen erakusten digu.

Bideoko baliabideei dagokienez, hasieran kromarekin jolasten dute. Bestalde, off ahotsa erabiltzen dute azalpenak aurrera eramateko, baita rotuloak ere. Puntu dibertigarria mantentzen du bideo honek ere jendea erakarri nahi duelako, publizitateak bezala hain zuzen ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario