domingo, 28 de noviembre de 2010

Erreportaia luzea: Berria Egunkaria

Erreportaia labur bat aztertu ondoren, gaurkoan erreportaia luze batekin nator. Honako hau, Egunkaria prentsa hedabidearen ingurukoa da. Euskarazko egunkari honek Andoainen zuen egoísta eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. 2003.urtean Audientzia Nazionalak Egunkariaren itxiera agindu zuen, E.T.A talde terroristarekin kolaboratze zuelakoan. Erreportaia honetan itxiera horrek Euskal herritarrengan izan zuen eragina plazaratzen da: mina, tristura, sorpresa, erasoa. Itxieratik denbora batera, Egunkariaren ordez, Berria argitaratzen hasi zen, gaur egun arte. 2010. urtean Egunkariaren absoluzioa eman da, egotzitakoa frogatzeko frogen faltagatik.
Esan bezala honako erreportaia luzea da, ordubete inguruko iraupena dauka. Hala ere, erreportaia laburrak erabiltzen dituen baliabideak baino gehiago ez daude. Gehien ageri direnak adituen edo pertsonai ezagunen iritziak dira eta horrek dinamismo asko ematen dio. Gainera honek ikus-entzulearen arreta harrapatzea lortzen duela uste dut. Bestalde erreportaia aberasten du Berria egunkariko erredakzio barruko batzarrak eta lan egiteko era azaltzea, bulegoetan grabatutako irudiez batera. Izan ere, barruko dinamika oso ondo islatzen da eta funtzionamendua ulertzeko aukera ona da.


sábado, 27 de noviembre de 2010

Erreportaia laburra: FP-ak, gero eta arrakastatsuagoak

Hona hemen erreportaia labur bat, FP-en inguruan hitz egiten duena, unibertsitatera ikasle batzuk bigarren aukera bezala daukate aukera, lana aurkitzeko unibertsitatea baino baliagarriagoa delarik.

Esan bezala erreportaia laburra da, 2 minutu eta 36 segundokoa, eta besteak beste honako baliabideak erabiltzen ditu: Edukiei lotutako irudiak lekukoen deklarazioak, adituen deklarazioak eta norberaren inkestaren datuak.


Linux, software librea

Oraingoan ‘erreboluzio digital’ bezala deskribatzen den ordenagailurako software batekin nator: LINUX. Ordenagailuetarako Beste software batzuen aurkari nagusi eta oso indartsua bihurtu da, izan ere, software-a ordenagailu batetik bestera dohainik pasa daiteke. Chilen sofware-rik popularrena da, eta horren harira dator hurrengo bideoa. Chilen Linux-en inguruan egindako erreportaje bat usten dizuet, honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi izatekotan.


miércoles, 10 de noviembre de 2010

SEASONS

Askotan gertatzen zaigu, bideo baten edukia interesatu ez eta alde batera uztea, jaramonik egin gabe. Baina ikus-entzunezko produktu bat edukia kontuan izan gabe interesatzen zaigunean, bere egiturari, teknikari erreparatuz interesatzen zaigunean, horra hor artelan bat, edukia zein den kontuan izan gabe berdin-berdin ikusle baten arreta deitzen duena. Askori bideo honekin horixe bera gertatu ahal izango zaizue. Ikus-entzunezko lan bezala, gaia alde batera utziz, paregabea da.

Dokumentalean grabatzeko modua oso aipagarria da. Kontu handiz egindako bideoa da, detaile txikienak sainduz eta horra hor emaitza ezin hobea. Kalitatea oso hona de, eta zehetasun ugari erakusteko aukera ematen du: lurretik ateratako hautsa, hartxintxarra eta abar. Oso dinamikoa eta azkarra da eta horretarako hainbat plano erabiltzen ditu. Batetik plano orokorrak giroan kokatzen gaitu eta kasu honetan, bizikletek egiten duten ibilbidean murgiltzen gara. Travelling-ak ere antzeman ditzakegu, are gehiago murgiltzen gaituztenak. Bestalde zehetasun planoek eta plano subjektiboek, bertara hurbiltzen gaituzte giroan sartuz. Komentatzekoa da baita ere, batzuetan bi kamara erabiltzen dituztela, honen helburua delarik, lekuaren perspektiba osoa ikusleari eskaintzea. Grabazio mota aztertzen bukatzeko, aipatzekoa da baita ere, kamara geldoaren erabilera. Hau erabiltzen da bideoko bizikletalariek truku edo/eta trikimailu bereziak airean egiten dituztenean, eta modu honetan, kamara geldoan erakutsita, mugimendua gehiago balioetsi dezakegu, benetan harrigarri dela ikusiz.

Hemen usten dizuen aipatutako SEASONS dokumentalaren trailerra. Paregabea! Disfruta esazue!

sábado, 6 de noviembre de 2010

HOLOGRAMA



Zur eta lur utzi zaitu bideoak ezta? Eta ziur zeure buruari galdetu diozula Noraino helduko da teknologia? ’ Ba hona hemen beste berrikuntza bat: HOLOGRAMA. Telebistan holograma sartzen den lehenengo aldia de bideokoa. CNN-an kazetaria birtualki platoan dago,bertan egongo balitz bezala agertzen da. Bertan dagoela dirudi, baina imajina bat besterik ez da, holograma bat hain zuzen ere.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran, kazetari bat baino gehiago

Mikel Aiestaran berri emaile berezia da eta EHU/UPV-an Egon zen hitzaldi bat ematen. Kazetari honek freelance bezala lan egiten du, bere kabuz, independenteki, eta handik eta hemendik kontratatzen dute. Sari bat jaso zuen 2009.urtean errekonozimendu gisa, berri emaile berezi bezala egiten duen lan paregabeagatik.
Hitzaldian bere lana zertan datzan azaldu zuen. Berak gerra edo kazetaritza gatazka egiten duela zehaztu zuen. Gerra egon n den herrialde batera gerra ez dagoenean baita joaten da, dokumentatzeko eta abar. “Kanpoan lan egitea” gustuko duela eta “eroso sentitzen” dela baieztatu zuen gure kazetariak. Are gehiago, ofizina baten geldirik lan egitea ez zaiola gustatzen esan zuen.

Bere buruaz eta bere lanaz gain beste zerbait aipatu zuen, oso garrantzitsua eta interesgarria. Izan ere berri emaile baten lana zertan datzan argi izan dezakegu baina, zer material behar dira gerra edo gatazka dagoen herrialde batera kazetari giza joaterakoan?
Hasteko Aiestaranek dioenez, bertara heltzerakoan berarentzako erosoena da bere burua kazetari gisa presentatzea, gauzak filmatu edo argazkiak ateratzeko zailtasun gehiegi ez izateko. Materialari dagokionez ordenagailuez eta kameraz gain ezinbestekoa da albisteak bidaltzeko material egokia eta ona eramatea; sateliteak, antena txikiak, telefono satelitea. Bestalde kontuan izanda bidaian batetik bestera ibiliko zarela, komenigarria da maleta erosoa eramatea. Gainera agenda on bat eta itzultzaile sare bat izatea halabeharrezkoa da!

Zer da plano bat? Nola grabatu?

Ikus-entzunezko komunikazioan jarduten duen jende ororentzat, PLANOA ondo menderatu behar den kontzeptua da. Ondorengo bideoetan Gorka Palaziok EHU/UPV-ko irakasleak, plano bat zer den eta Nola grabatu azaltzen digu. Xehetasun planoan espezifikoki murgilduko da baita ere, azalpen sinple eta ulerterraz bat emanez.




miércoles, 3 de noviembre de 2010

Blue eyes

Blue eyes, Great Productions taldeak egindako laburmetraia Ikus-entzunezko komunikazioaren lizentziaturako lehenengo kurtsoan egindakoa, raccord-a lantzea zen ariketaren helburu nagusia. Hau da nire taldearen lana. Gozatu.

EHU/UPV-ko Spot-a

Hemen usten dizuet Ikus-entzunezko lizentziaturako lehenengo kurtsoan, ‘Ikus-entzunezko bitarteko teknologia’ ikasgairako egin genuen spot-a. Disfruta ezazue.