domingo, 28 de noviembre de 2010

Erreportaia luzea: Berria Egunkaria

Erreportaia labur bat aztertu ondoren, gaurkoan erreportaia luze batekin nator. Honako hau, Egunkaria prentsa hedabidearen ingurukoa da. Euskarazko egunkari honek Andoainen zuen egoísta eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. 2003.urtean Audientzia Nazionalak Egunkariaren itxiera agindu zuen, E.T.A talde terroristarekin kolaboratze zuelakoan. Erreportaia honetan itxiera horrek Euskal herritarrengan izan zuen eragina plazaratzen da: mina, tristura, sorpresa, erasoa. Itxieratik denbora batera, Egunkariaren ordez, Berria argitaratzen hasi zen, gaur egun arte. 2010. urtean Egunkariaren absoluzioa eman da, egotzitakoa frogatzeko frogen faltagatik.
Esan bezala honako erreportaia luzea da, ordubete inguruko iraupena dauka. Hala ere, erreportaia laburrak erabiltzen dituen baliabideak baino gehiago ez daude. Gehien ageri direnak adituen edo pertsonai ezagunen iritziak dira eta horrek dinamismo asko ematen dio. Gainera honek ikus-entzulearen arreta harrapatzea lortzen duela uste dut. Bestalde erreportaia aberasten du Berria egunkariko erredakzio barruko batzarrak eta lan egiteko era azaltzea, bulegoetan grabatutako irudiez batera. Izan ere, barruko dinamika oso ondo islatzen da eta funtzionamendua ulertzeko aukera ona da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario