jueves, 4 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran, kazetari bat baino gehiago

Mikel Aiestaran berri emaile berezia da eta EHU/UPV-an Egon zen hitzaldi bat ematen. Kazetari honek freelance bezala lan egiten du, bere kabuz, independenteki, eta handik eta hemendik kontratatzen dute. Sari bat jaso zuen 2009.urtean errekonozimendu gisa, berri emaile berezi bezala egiten duen lan paregabeagatik.
Hitzaldian bere lana zertan datzan azaldu zuen. Berak gerra edo kazetaritza gatazka egiten duela zehaztu zuen. Gerra egon n den herrialde batera gerra ez dagoenean baita joaten da, dokumentatzeko eta abar. “Kanpoan lan egitea” gustuko duela eta “eroso sentitzen” dela baieztatu zuen gure kazetariak. Are gehiago, ofizina baten geldirik lan egitea ez zaiola gustatzen esan zuen.

Bere buruaz eta bere lanaz gain beste zerbait aipatu zuen, oso garrantzitsua eta interesgarria. Izan ere berri emaile baten lana zertan datzan argi izan dezakegu baina, zer material behar dira gerra edo gatazka dagoen herrialde batera kazetari giza joaterakoan?
Hasteko Aiestaranek dioenez, bertara heltzerakoan berarentzako erosoena da bere burua kazetari gisa presentatzea, gauzak filmatu edo argazkiak ateratzeko zailtasun gehiegi ez izateko. Materialari dagokionez ordenagailuez eta kameraz gain ezinbestekoa da albisteak bidaltzeko material egokia eta ona eramatea; sateliteak, antena txikiak, telefono satelitea. Bestalde kontuan izanda bidaian batetik bestera ibiliko zarela, komenigarria da maleta erosoa eramatea. Gainera agenda on bat eta itzultzaile sare bat izatea halabeharrezkoa da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario