miércoles, 10 de noviembre de 2010

SEASONS

Askotan gertatzen zaigu, bideo baten edukia interesatu ez eta alde batera uztea, jaramonik egin gabe. Baina ikus-entzunezko produktu bat edukia kontuan izan gabe interesatzen zaigunean, bere egiturari, teknikari erreparatuz interesatzen zaigunean, horra hor artelan bat, edukia zein den kontuan izan gabe berdin-berdin ikusle baten arreta deitzen duena. Askori bideo honekin horixe bera gertatu ahal izango zaizue. Ikus-entzunezko lan bezala, gaia alde batera utziz, paregabea da.

Dokumentalean grabatzeko modua oso aipagarria da. Kontu handiz egindako bideoa da, detaile txikienak sainduz eta horra hor emaitza ezin hobea. Kalitatea oso hona de, eta zehetasun ugari erakusteko aukera ematen du: lurretik ateratako hautsa, hartxintxarra eta abar. Oso dinamikoa eta azkarra da eta horretarako hainbat plano erabiltzen ditu. Batetik plano orokorrak giroan kokatzen gaitu eta kasu honetan, bizikletek egiten duten ibilbidean murgiltzen gara. Travelling-ak ere antzeman ditzakegu, are gehiago murgiltzen gaituztenak. Bestalde zehetasun planoek eta plano subjektiboek, bertara hurbiltzen gaituzte giroan sartuz. Komentatzekoa da baita ere, batzuetan bi kamara erabiltzen dituztela, honen helburua delarik, lekuaren perspektiba osoa ikusleari eskaintzea. Grabazio mota aztertzen bukatzeko, aipatzekoa da baita ere, kamara geldoaren erabilera. Hau erabiltzen da bideoko bizikletalariek truku edo/eta trikimailu bereziak airean egiten dituztenean, eta modu honetan, kamara geldoan erakutsita, mugimendua gehiago balioetsi dezakegu, benetan harrigarri dela ikusiz.

Hemen usten dizuen aipatutako SEASONS dokumentalaren trailerra. Paregabea! Disfruta esazue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario